Antsietate eta depresio arazoak

Antsietatea

Antsietatea arriskutsuak izan daitezkeen egoeren aurrean gorputzak ematen duen erantzun bat da; berez, erantzun osasuntsua eta erabilgarria da. Arriskutsuak izan ez arren arriskutsu diruditen egoeren aurrean (lan-elkarrizketa bat, gustuko dugun pertsonarekin hitz egitea, hegazkin bat hartzea…) erantzun horiek neurriz kanpokoak direnean agertzen dira antsietate-arazoak.

Antsietatearen sintomak kognitiboak (kontrola galtzeko beldurra, kezka, segurtasunik eza, ikara…), fisiologikoak (palpitazioak, takikardia, itotasuna, bularrean sastadak, zorabioak…) eta motorrak (geldirik egoteko gaitasunik eza, egonezina, ihes egitea…) dira. Guztiok izan dezakegu antsietate-mailaren bat gure bizitzan, baina, gure eguneroko funtzionamendua oztopatzen badu edo kontrolaezintzat jotzen badugu, laguntza bilatu behar dugu.

Antsietatearen barruan honako arazo hauek daude:

• Fobia arruntak

• Agorafobia

• Fobia soziala

• Antsietate orokorreko nahasmendua

• Izu-nahasmendua

• Hipokondria

• Egokitzapen- eta estres-nahasmendua

• Insomnioa

• …

Depresioa

Depresioa gogo-aldartearen nahasmendu bat da, eta zenbait egoeraren aurrean umore-maila baxua (lagun arteko hizkuntzan deprimituta egoteari deitzen dioguna) izatea izan daiteke. Halaber, sintoma kliniko bat ere deskribatzen du, eta sindrome bat ere izan daiteke, non umore-maila baxuaz gainera, zenbait sintoma agertzen baitira eta gure eguneroko bizitzan aldaketak eragiten baititu.

Depresioaren arloan egin beharreko lana gogo-aldartea hobetzera bideratuta dago, geure burua eta ingurunea ikusteko modua aldatuz, gustuko ditugun jarduerak berreskuratuz eta bizi-helburuak aurkituz.