Psikologia hezigarria
Hasierako ebaluazio bat egiten dugu, uneko egoera zergatik gertatzen den zehazteko.
Prozesu guztia, nola helduetan hala haurretan, euskaraz nahiz gaztelaniaz egin daiteke.
Txosten psikopedagogikoak
Lehenik eta behin, informazio-bilketa bat egiten da familiarekin eta ikastetxearekin: elkarrizketak, testa, galdera-sortak…
Haurrari edo nerabeari zenbait proba eta test ematen zaizkio, eta elkarrizketa bat egiten zaio haren zailtasunen jatorria ezagutzeko eta haren adimen-maila, arreta-maila, irakurketa-ulermena eta abar ebaluatzeko.
Azkenik, informazio hori itzultzen zaie gurasoei eta irakasleei, hau da, txostena ematen eta azaltzen zaie, ondorioak eta haurraren edo nerabearen arazoak konpontzeko proposatutako esku-hartze plana barnean dituela.
• Ikasteko zailtasunak
• Arreta-defizita, hiperaktibitatearekin edo gabe
• Ikasteko gaitasunak eta teknikak
• Eskola-porrota
• Orientazio akademikoa eta profesionala