Harreman-psikomotrizitatea: Jolas egitea baino zerbait gehiago

Harreman-psikomotrizitatea 1-7 urteko haurrekin egiten den jarduera prebentibo eta terapeutiko bat da. Saioak banaka edo talde txikitan egiten ditugu, betiere kontuan izanik haur bakoitzaren behar zehatzak eta haurra garapeneko zer unetan dagoen.

Lanerako eta esku hartzeko tresna honek ulertzen du harremana dela giza identitatea eraikitzea bideratzen duena arlo psiko-afektibo emozional eta fisikoetan, gorputzean komunikazioa ezartzen baita haurrek berezko duten kode naturaletik (bat-bateko jarduera eta jolasa).

Hizkuntza horretan, haurrek beren nahien, beharren eta bizitzen ari diren gatazken berri ematen digute.

Saio hauetan erakusten eta lantzen diren gai orokorrak hauek dira, bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta:

  •   Frustrazioaren eta itxaron beharraren aurreko tolerantzia
  •   Mugimenduaren bidez gorputza ezagutzea
  •   Bizitza soziala arautzen duten arauak eta mugak
  •   Komunikazioa (adierazpena eta hizkuntza)
  •   Gatazkak ebaztea
  •   Besteekiko harremanak
  •   Nork bere aukeretan sinestea
  •   Autoestimua eta norberaren irudia
  • Jolas sentsoriomotorraren, sinbolikoaren, arauen eta abarren garapena
  • Beldurrak
  • Inhibizioa
  • Amorrua
  • Tentsioa
  • Oldarkortasuna
  • Autonomia lortzea
  • Emozioen kudeaketa
  • Eustea
  • Lotura afektiboak
  • eta abar.

Eduki horiek bat-bateko jolas-dinamika batean lantzen dira, gorputz-hizkuntzaren bidez. Haurrek barruan duten hori adierazten dute, psikomotrizitate-hezitzaileak informazio hori jasotzen eta barneratzen du, eta, hala, adierazpen horiei forma ematen eta eboluzionatzen laguntzen die.

Esku-hartze motak

Bi motatako saioak egiten ditugu:

Terapia

Zailtasunak dituzten eta arreta berezia behar duten 1-7 urte bitarteko haurrei laguntzeko banakako lana.

Astean saio bat egiten da, ordu eta laurden haurrarekin bakarrik eta azken 15 minutuak gurasoekin. Saio horien maiztasuna haur bakoitzaren beharren araberakoa izango da.

Psikomotrizitate-balorazioa

ONNA zentroan egiten den balorazioak honako atal hauek hartzen ditu barnean:

·       Hasierako elkarrizketa senitartekoekin.

·       Behaketa-saioak gelan.

·       Halakorik behar izanez gero, haurren garapenari dagozkion proba estandarizatu eta eguneratuak.

·       Balorazio-txostena + esku-hartze proposamena, behar izanez gero.

·       Txostena itzultzeko bilera.

Heziketa- eta prebentzio-arlokoa

Zailtasun berezirik ez duten 2-7 urte bitarteko haur-talde txikiak, non helburu nagusia mugimendu-jardueren eta jolasaren bidez garapena (kognitiboa, motorra, afektiboa eta soziala) estimulatzea baita.

Ordubeteko saioak astean behin, adinaren arabera banatutako taldeetan.

Hala eskatzen duten gurasoentzako aholku emateko saioak egiteko aukera ere eskaintzen dugu.