0-3 urtearteko haurrei zuzendua dagoen musika eta estimulazio tailerrak dira. Umeekin eta beraien senideen (ama, aita edota aiton-amonak) partehartzearekin burutzen ditugu saio hauek.

Musikarekin abestuz, jolastuz, instrumentuak joz eta dantzatuz, haurraren garapena eta gurasoekiko lotura afektiboa indartzea bilatzen dugu.

Estimulazio musikal goiztiarra, disziplina anitzeko prozesu kognitiboentzat onuragarria izanik, helburu ezberdinak haintzat hartuz lantzen da:   

  • Bizipen musikalak konpartitzea, musikarekiko lotura indartuz.
  • Haurrak sortzen dituen soinuak errespetatzea eta sustatzea.
  • Komunikazio-harremana eta entzumenaren garapen egokia sustatuko dituen gune atsegina sortzea.                                               
  • Garun erritmoa eta muskuluen kontrola estimulatzea.
  • Musikaren pultsu eta erritmoaren bitartez, mugimendua, koordinazioa, oreka eta desplazamenduak ahalbidetzea.
  • Arreta eta kontzentrazio gaitasunak hobetzea.
  • Mintzairaren garapena eta oroimen gaitasuna sustatzea.
  • Inteligentzia emozionala, autokontrola eta afektibitatea garatzea.
  • Familiartean, musikaz disfrutatzeako eta ikasteko espazio atsegin bat sortzea.

Estimulazio musikal goiztiarren tailerra gurasoen parte hartze eta laguntzarekin burutzeak, haurra eta helduaren arteko lotura afektiboa sendotzen laguntzen da.