Menpekotasunak

Menpekotasun-portaera pertsonak kontrolatu ezin duen jarrera bat da, eta arazoak sortzen dizkio osasun-arloan, arlo pertsonalean eta arlo sozialean. Menpekotasunak substantziekikoak izan daitezke, hala nola alkoholarekikoa, tabakoarekikoa, kokainarekikoa eta haxixarekikoa (horiek dira tradizioz onartzen direnak), edo jokabideekikoak, jolasarekikoa, erosketekikoa eta teknologia berriekikoa, adibidez.

Kasu bietan, lana ebaluazioarekin hasten da jakiteko jatorria zein den eta denboran zergatik mantendu diren, eta ikusteko nola alda ditzakegun pentsaerak, erlazioak, ingurunea eta abar, hau da, eguneroko bizimoduari aurre egitea menpekotasuna alde batera utzita.

Arazo hauetan, terapian beti egingo da berriz ez gaixotzeko prebentzioa.