Elikadura Arazoak

Arazoaren jatorria eta kausak hautematen lagunduko duen ebaluazio on batekin hasten da lan psikologikoa; hala, elikaduran asaldatu diren patroiak tratatu ahal izango dira, eta elikagaiekiko eta norbere gorputzarekiko erlazio oro aldatu. Elikadura-nahasmenduak eragiten dien arlo guztiak lantzen dira, hau da, gogo-aldartea, gainerakoekiko erlazioa, autoestimua…

Kontsultan maizen lantzen ditugun elikadura-nahasmenduak honako hauek dira:

• Nerbio-anorexia

• Nerbio-bulimia

• Gizentasuna

• Neurriz gaindiko elikatze konpultsiboa